© 2019 A-mano.org

Egileak

Bakarne Atxukarro Estomba

Iruñean (Nafarroa) bizi den Irundarra (Gipuzkoa 1974). Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen eta gaur egun Iruñerriko Mankomunitateko komunikazio teknikaria da.

Lehenago Barañaingo Auditorioko Komunikazioko arduraduna izan zen eta  zuzendaritza lanak egindakoa da hainbat aldizkaritan (RiberAlta, Hiru Herri), eta zenbait aldizkaritako ohiko kolaboratzailea da, adibidez Jai Berri, Vivir en Barañain... 

Urte batzuz Canal 4 Navarra eta Radio Navarrako departamentu komertzialean lan egindakoa da. 

Hiru liburu argitaratu ditu: “Ametsa: Un sueño hecho realidad”, “Coral Barañain: 25 años contando canciones y cantando historias” eta "Emakume nbaten hausnarketak".

Horrez gain, beste kontakizun batzuk kaleratu ditu Oskarbi eta Nafarroako idazleen elkarteen eskutik. Bietako bazkidea da.

Izaskun Zubialde Grajirena

Zubietan (Nafarroa) bizi den Irundarra (Gipuzkoa 1975). Nafarroako Unibertsitate Publikoan Lan Harremanetan diplomatua da, baina 2010 urtean irakaskuntza hartzen du ardatz bezala eta Errioxako Unibertsitate Internazionalean (UNIR) Lehen Hezkuntzako gradua lortzen du, erlijioko didaktikako mentzioarekin. Jarraian, Haur Hezkuntzako gradua ere lortzen du unibertsitate berdinean eta Valentziako Univertsitate Internazionalean (VIU) Master bat ere egina du, Eskolako jarrera arazoetarako prebentzio eta interbentzio psikologikoa hain zuzen.

Gaur egun Berriozarreko ikastetxeko irakaslea da. 

Oskarbi Idazleen Elkarteko bazkidea da eta horrek argitaratutako "Oskarbi 21" liburuan parte hartu zuen.

Asun Egurza Hernández

1979an Iruñean jaioa da. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 2001 urtean, eta urte berean Dominikar Errepublikara joan zen kazetari lanetan jardutera 2005 urterarte.Bertako esperientziei esker lehenego idazkiak idatzi zituen baina amatasunari esker haur literaturaren edertasunarekin topo egin zuen.

Lanari dagokionez, komunikabide eta argitaletxe artean jardun du.

2014 urtean Geu argitaletxeak lehenengo idazkiak argitaratzen dizkio, “Cuentos para Conversar” izenburuarekin. Bestalde, Eunate argitaletxeak “Colección Emocionante” argitaratzen dio, emozio hezkuntzari buruzko zortzi ipuinez osatuta dagoen bilduma eta Padres Formados taldearen laguntzarekin sortutakoak.

2014 urtean ereTeobaldos Saria eskuratu zuen.

2016 "Cuentos para vivir" liburua argitaratu zuen.

Gaur egun "Cuentos de Cucurucho egistasmoan buru belarri ari da eta emozio hezkuntzan murgildurik dabil.