© 2019 A-mano.org

Istorioak kontatzeko gogoz

Bakarne, Izaskun eta Asun gara, gure inguruan gertatzen denaz adi dauden hiru emakume. Hortik sortzen da gure inspirazioa; txikienei askotan zaila izaten diren gauzak transmititzeko beharrezkoak diren ideiak. Hala sortu zen Euskal Mitologiako ipuinen bilduma, kondaira, pertsonaia eta historiaz gain, gure arbasoen jakinduria, haurrei egokituriko hizkuntzan, transmititzeko ideiarekin. Modu berean sortu zen emozio eta balioetan oinarritutako ipuin bilduma ere, sentimenduei izena jarri eta identifikatzen jakitea beharrezkoa dela deritzogulako. Eta azkenik, nerabeengana ere hurbiltzen saiatu gara.

Bidean, Maggy Galliardetekin kontatzeko zortea izan dugu, frantsesera itzultzeko lanetan buru belarri aritu dena eta Euskal Herriko Unibertsitateko USAC programarekin ere, gure lanak ingelerara itzuli dizkigutenak.

Gure lanak merezi duela uste izateagatik, eskerrik asko beraiei; baita zuei ere gure lanak irakurtzeagatik.

Deskargak denda

Tartalo (Denonartean 2018) | Olentzero eta Mari Domingi (Denonartean 2017) | Sarerik gabe (Denonartean 2017)

Lekim (Denonartean 2017) | Sumendi bat baratzean (Denonartean 2016)

Euskal Mitologia. Haurrentzako ipuinak II (Denonartean 2016)

Euskal mitologia haurrei kontatua (Txalaparta 2015) 

Euskal Mitologia. Haurrentzako ipuinak II (Denonartean 2015)