top of page
Tantomito

Egileak

Tantomito

Bakarne Atxukarro Estomba

Iruñean (Nafarroa) bizi den Irundarra (Gipuzkoa 1974). Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen eta gaur egun Iruñerriko Mankomunitateko komunikazio teknikaria da.

Kazetaritzan lizentziatua, hainbat komunikabidetan eta komunikazio-kabinetetan egin du lan.

1997an argitaratu zuen lehen liburua: 'Ametsa: un sueño hecho realidad', eta 2007an bigarrena: 'Coral Barañain: 25 años contando canciones y cantando historias', 2014an, Izaskun Zubialde Grajirenaren  eta Asun Egurzaren laguntzarekin, "Euskal Mitologia. Haurrentzako ipuinak" argitaratu zuen Amazonen. Horren ondorioz, hiru egunetan 12.000 deskarga lortu zituzten hainbat tokitatik: Txiletik, Mexikotik, Estatu Batuetatik eta Alemaniatik edo Asturiastik, Granadatik edo Errioxatik.

Hori ikusita, Denonartean argitaletxeak prioektua onartu zuen, eta horri esker "Euskal Mitologia. Haurrentzako ipuinak" (I eta II) eraman zituzten kalera, baita Txalaparta argitaletxearen eskutik "Euskal Mitologia haurreei kontatua" liburua ere. Guztiak  euskarazko eta gaztelaniazko edizioetan argitaratu zituzten aldi berean, eta, ondoren, frantsesera eta ingelesera itzuli ziren.

Handik aurrera Denonartean argitaletxearekin jarraitu zuten elkarlanean eta pertsonaia mitologikoetan oinarritutako ipuin bilduma bat kaleratu zuen hirukoteak: "Olentzero eta Mari Domingi", "Basajaun", "Tartalo" eta "Mari", baita emozioetan eta komunikazio-beharretan oinarritutako beste bi ipuin ere: "Lekim, kobezuloetako umea", eta "Sumendi bat baratzean".

Argitaletxe beraren eskutik eta Izaskunekin batera 2018an, Gazte Literaturako Euskadi sariko finalista izan ziren"Sarerik gabe" eleberriarekin. Eta, 2021ean, lagun bera izan zuen Erein argitaletxearen eskutik "Rotia eta Rensu" zazpi ipuinen bilduma argitaratzerakoan.

Helduentzako idazle gisa, hainbat lan idatzi ditu: "Emakume baten hausnarketak", "Gizalabak" eta "El café de los miércoles" (Erein). Halaber, Nafarroako Idazleen Elkartearen eta Oskarbi elkartearen liburu bateratuetan ere argitaratu ditu kontakizunak, baita Ondare elkartearen "Irun, historia erraldoia" liburuan ere.

2022an musika ekitaldien gidoiak egiten aritu da buru-belarri, baita Iruñeko bertako irrati batean (Euskalerria Irratia) emakumeei buruz astero egiten duen kolaborazioan ere.

+info: https://eu.wikipedia.org/wiki/Bakarne_Atxukarro

Izaskun Zubialde Grajirena

 

Zubietan (Nafarroa) bizi den Irundarra (Gipuzkoa 1975).

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Lan Harremanetan diplomatua da, baina 2010 urtean irakaskuntza hartzen du ardatz bezala eta Errioxako Unibertsitate Internazionalean (UNIR) Lehen Hezkuntzako gradua lortzen du, erlijioko didaktikako mentzioarekin. Jarraian, Haur Hezkuntzako gradua ere lortzen du unibertsitate berdinean eta Valentziako Univertsitate Internazionalean (VIU) Master bat ere egina du, Eskolako jarrera arazoetarako prebentzio eta interbentzio psikologikoa hain zuzen.

Gaur egun Berriozarreko ikastetxeko irakaslea da. 

​

Oskarbi Idazleen Elkarteko bazkidea da eta horrek argitaratutako "Oskarbi 21" liburuan parte hartu zuen.

Asun Egurza Hernández

 

1979an Iruñean jaioa da. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 2001 urtean, eta urte berean Dominikar Errepublikara joan zen kazetari lanetan jardutera 2005 urterarte.

 

Bertako esperientziei esker lehenego idazkiak idatzi zituen baina amatasunari esker haur literaturaren edertasunarekin topo egin zuen.

​

Lanari dagokionez, komunikabide eta argitaletxe artean jardun du.

​

2014 urtean Geu argitaletxeak lehenengo idazkiak argitaratzen dizkio, “Cuentos para Conversar” izenburuarekin. Bestalde, Eunate argitaletxeak “Colección Emocionante” argitaratzen dio, emozio hezkuntzari buruzko zortzi ipuinez osatuta dagoen bilduma eta Padres Formados taldearen laguntzarekin sortutakoak.

​

2014 urtean ereTeobaldos Saria eskuratu zuen.

2016 "Cuentos para vivir" liburua argitaratu zuen.

​

Gaur egun "Cuentos de Cucurucho egistasmoan buru belarri ari da eta emozio hezkuntzan murgildurik dabil.

bottom of page